Santamañako III.orientazio proba egingo dute, uztailaren 9an

Aiurri 2022ko eka. 16a, 13:20
Argazkia: Uztarria.eus

Asteasuko udala eta Santa Marina Elkartearen eskutik, Santamaña III. Orientazio proba herrikoia antolatu dute uztailaren 9an, Santa Marina ermitan. 

Bertan parte hartzeko, gehienez, 5 lagunez osatutako taldeak sortu beharko dira, eta 12 urtetik beherako gaztetxoek, heldu baten laguntzarekin parte hartu beharko dute. Orientazio probarako, derrigorrezkoa izango da, ura, mendiko arropa eta oinetako egokiak  eramatea. Parte hartzeko izena eman beharko da; 12 urtez gorakoek 5 euro ordaindu beharko dute eta 12 urtetik beherakoek aldiz, 3 euro. Lortutako dirua Bizi Bide Elkarteari bideratuko zaio. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!