Sanpedroak 2022

Asteasuko jai egitaraua

Irune Alfonso 2022ko ekainaren 22a

Tio Teronen semeak taldearen ikuskizuna, aurtengo San Pedro jaietan.

Asteasuko Udalak eta Jai batzordeak egitarau oparoa aurkeztu dute, aurtengoan.

Ekainak 23, osteguna

21:00 San Juan bezpera. Sua eta dantzaren inguruko ospakizuna, herriko plazan.

 

Ekainak 25, larunbata

18:00 Dantzarien emanaldia. Oinkariren eskutik, herriko haurren dantza emanaldia.

 

Ekainak 28, asteartea

Jai Batzordeak txosna herrikoia auzolanean martxan jartzeko deialdia egin du.

18:00 Herri kirol lehia

20:00 Txupinazoa. Joxe Angel Sarasola herrikide eta kirol eragilearen eskutik. Jarraian, sorginaren jaitsiera.

Kalejira. Buruhaundi, erraldoi eta herriko txistulariekin

21:00 Herri afaria.Ondoren, Laskotxaranga.

 

Ekainak 29, asteazkena. San Pedro eguna

10:00 Diana

11:00 Meza Nagusia. Ondoren, dantza-soka eta  hamaiketakoa.

12:30 Pilota partidak. Pilota eskolako alebin eta benjaminen arteko finalak jokatuko dira.

18:00 Kalejira. Herriko trikitilariak, txistulariak, koroa, buruhandiak.

21:30 Karta jokoak. Txintxon eta mus txapelketa

21:30-21:55 Izen-ematea. Bikotekide batek gutxienez Asteasun erroldatuta egon behar du.

22:30 Antzerkia. "Nekatutak" saioa Antton Telleriaren eskutik.

 

Ekainak 30, osteguna. Jubilatuen eguna

10:00 Haur jolasak. “8 froga, 8 buruhauste” herriko gazteek antolatuta.

11:00 Meza. Ondoren, hamaiketakoa Aiztondo Elkartean.

13:00 Herri kirolak. Aizkolariak: Ugaitz Mugerza, Julen Alberdi “txikia”. Harrijasotzaileak: Lierni Ossa, Lur Errekondo, Mikel Lopetegi “Urra”, Aimar Irigoien.

14:30 Jubilatuen bazkaria. Bertsolariak: Millan Telleria eta Sebastian Lizaso. Tritikitilariak: Izer eta Alabier.

17:30 Gazte-olinpiadak. Koadrilen arteko saioa, lagunarteko giroan.

18:00 Musika emanaldia. Trikititxa eta pandero eskolaren eskutik.

22:30 Bertso saioa. Lehen mailako bertsolariak hurbilduko dira Asteasura: Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Jexux Mari Irazu eta Nerea Ibartzabal. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

 

Uztailak 1,ostirala . koadrilen eguna

10:00 Tailerra. Zirko tailerra herriko haurrentzat.

11:30 Ur festa. Lamiategin.

13:00 Ekitaldia. Ikurriñaren aldekoa.

14:30 Bazkaria. Koadrilen artekoa.

17:00 Poniak, zezen txikiak

18:30 Elektrotxaranga. Distopia plazan.

22:00 Zezen suzkoa

22:30 Kontzertua. Gabezin taldea.

 

Uztailak 2, larunbata. Haurren eguna

10:00 Haur jolasak.  Marrazkiak, Ipuina, xakea, krosa…

12:00-14:00 Haur bazkaria. Puzgarriak, bazkaria eta dantza ikuskizuna.

15:00-17:00 Puzgarriak

18:00 Tortila txapelketa

18:30 Sagardo dastaketa. Herriko elektrotxaranga.

22:00 Anker, Gozategi

 

Uztailak 3, igandea . Mozorro eguna

11:00 Bertsolariak. Herriko bertsolarien emanaldia.

12:00 Ikuskizuna. Tio Teronen semeak.

17:00 Pilota partiduak. Larrarte-Erasun / Garai-Agirre. Labaka-Urruzola / Urbieta-Aizpuru.

19:00 Erromeria. Orkestrina Band Jazpana.

21:00 Sorginaren igoera

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!