Sanpedroak 2022

"Herriaren nahiak ezagutu eta betetzea da gakoa"

Irune Alfonso 2022ko eka. 27a, 07:00

Araitz Uria, Arkaitz Banda, eta Kepa Otegi musikari gazteak.

Araitz Uria, Kepa Otegi eta Arkaitz Banda  Distopia taldeko kideak dira. Andoaingo San Juan jaietan saio itzela eskaini ondoren, Asteasuko jaietan aritzeko prest daude.

Distopia elektrotxarangarekin kaleak eta plazak betetzen dituzue... Horrelako arrakastarik espero zenuten?

Kepa Otegi: Geldirik eskaini genituen emanaldiak lagungarri izan dira. Inork jotzen ez zuen garaian hasi ginen zuzenekoak eskaintzen eta izena lortu nahi genuen. Eta lortu dugu, gauzak ondo egiten ari garenaren  seinale.
Arkaitz Banda: Harriturik geratu gara, espero ez genuen leku askotatik deitu gaituzte; Bizkaiko herri txikinetik ere deitzen digute...

Zein izan da zuen sekretua? 

K.O.: Ezezkorik ez dugula esan. Proposatu diguten guztiari baietz esan diogu, batzuetan gehiegi, egun hobeak edo txarragoak izango genituen, baina, ahal den neurrian gure lana ondo egiten saiatu gara.
A.B.: Kontzertua jo behar dugun tokia aurretik analizatzen saiatu gara, eta herriaren arabera, eremuaren arabera, errepertorioa moldatu izan dugu. 
Araitz Uria: Euskarari dagokionez egokitu egin gara. Euskara sustatu nahi duten herri batzuetatik deitu gaituzte, eta herri horietan euskarazko kantu gehiago jo ditugu. Garrantzitsua da herriaren nahiak zein diren jakitea, eta betetzea. 

Eta ikusleek, zer baloratzen dute gehien?

A.U.: Gazteak eta gertuko pertsonak gara eta garen bezala ikusten gaituzte. Musika egiten duten gazteak izatea baloratzen dute.
K.O.: Ez dugu bozgorailutik musika jartzen eta kito, guk musika zuzenean jotzen dugu eta ikusleekin batera aritzen gara parrandan.
A.B.: Guk musika jo eta ikusleak parranda egin beharrean, guztiok elkarrekin parrandan murgiltzea da gakoa.

 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

Erlazionatuak

Distopiarekin kantari

Aiurri 2022 eka 24 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!