"Festak herritik eta herriarentzat egina behar du. Beraz, bejondeizula guztia antolatzen aritu zareten guztioi. Guztion festa, guztion ardura. Gora Asteasu! Sei egun, sei aukera lagunekin elkartzeko, herritarren berri izateko, elkar zaintzeko. Asteasu herri segurua egiteko. Ligatzeko, jolasteko, dantzarako eta kanturako. Egin dezagun Asteasu herri inklusibo eta seguru bat eta senti gaitezen guztiak geure etxean bezala. Geur herrian ez dugu inolako eraso sexistarik onartuko. Jantzi txapa morea eta egin irrintzi: Gora borroka feminista!".