Sanpedroak 2022

San Pedro eguneko dantza-soka tradizionala

Irune Alfonso 2022ko ekainaren 29a

San Pedro eguna ari dira ospatzen Asteasun. Asteasuarrentzat egun handia da gaurkoa eta, goiza eta arratsaldea ekintzez josi dute egun paregabea izateko. Meza nagusia izan dute goizean, eta ondoren, soka-dantza. Herritar ugarik parte hartu du bertan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!