"Bi arnas" dokumentala eskainiko dute Asteasun, ostiral honetan

Aiurri 2022ko uzt. 13a, 20:35

Torturaren gaineko ikus-entzunezkoa eskainiko dute ostiral honetan, Asteasun. Protagonista nagusiak Iratxe Sorzabal euskal presoa eta Mari Nieves bere ama dira. Dokumentalean ere parte hartu dute Nekane Txapartegi asteasuarrak eta Paco Etxeberria forentse ezagunak.

Aurkezpena:

“Bi arnas, irabazi asmorik gabeko dokumentala, torturaren testigantza bat da, bidegabekeria salatzen egon den pertsona baten historia eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal".

Protagonistak (Dokumentaleko ahotsak)

  • Iratxe Sorzabal Diaz, irundarra eta 2001. urtean torturatua. Gaur egun, Reau-ko (Frantzia) kartzelan preso dago.
  • Mari Nieves Diaz, irundarra eta Iratxe Sorzabalen ama. Torturaren kontrako ekintzailea.
  • Nekane Txapartegi, asteasuarra eta 1999an torturatua. Euskal errepresaliatua; gaur egun Suitzan erbesteratua.
  • Paco Etxeberria, auzi medikua eta Eusko Jaurlaritzak sustatuta Euskal Herrian izandako tortura kasuak ikertu dituen txostenaren egilea.
  • Serge Portelli, Versaillesko Dei Auzitegiko magistratu ohia, abokatua eta torturaren kontrako ekintzailea.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!