Zortzi bikotek parte hartuko dute larunbateko Xale apustuan, bizikletan eta lasterka

Aiurri 2022ko ira. 15a, 13:33

#Asteasu Ikusmira handia sortu du Asteasun sortu den Xale duatloi apustuak. Zortzi bikotek parte hartuko dute larunbatean, eta goizeko 09:42etan neskak hasiko dira, ondoren 10:00tan gizonezkoak. Asteasutik hasi eta Ernion amaituko da.

Bikote bakoitzeko txirrindulariak hasiko du apustua, Asteasutik Iturriotzera bizikletan. Erreleboa eman eta bigarrenak Erniora igo beharko du lasterka. 

Bikoteak:

  1. Izarne (bizikleta) eta Maialen (lasterka)
  2. Larra (bizikleta) eta Urko (lasterka)
  3. Aritz (bizikleta) eta Uxandi (lasterka)
  4. Enaitz (bizikleta) eta Beñat (lasterka)
  5. Unai (bizikleta) eta Xaxola (lasterka)
  6. Jonflo (bizikleta) eta Josu (lasterka)
  7. Josu (bizikleta) eta Sanse (lasterka)
  8. Liza (bizikleta) eta Peru (lasterka)
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!