Zortzi bikote lehiatu dira Xale apustuan, bizikletan eta lasterka

Aiurri 2022ko ira. 17a, 20:33

Zortzi bikotek giro ederrean jokatu dute Xale duatloi apustua. Goizeko 09:42etan neskak Asteasutik abiatu dira, eta ondoren 10:00tan gizonezkoak. Josuk (bizikleta) eta Sansek (lasterka) osatutako bikotea izan da azkarrena, 51:51 denborarekin. Argazkian, Herniora lasterketa iritsi diren kirolariak ageri dira. Bestalde, datorren larunbaterako korrika apustua iragarri dute Asteasuko zenbait gazteek; Kankarregi Eguna izendatuta, zenbait ekitaldi antolatu dituzte.

Bikote bakoitzeko txirrindulariek ekin diote apustuari, Asteasutik Iturriotzerako bidea eginez. Iturriotzen, korrikalariek bikoteari erreleboa hartu, eta abaila bizian abiatu dira, Ernioko gailurrera nor lehenago iritsi.

Jende ugari bildu da bidean barrena, kirolariak animatzeko asmoz. Izan ere, ikusmira handia piztua zuen apustuak aurreko egunetan.

Hona bikoteek egin dituzten denborak:

  1. Josu (bizikleta) eta Sanse (lasterka): 51:51.
  2. Larra (bizikleta) eta Urko (lasterka): 53:15.
  3. Aritz (bizikleta) eta Uxandi (lasterka): 53:17.
  4. Liza (bizikleta) eta Peru (lasterka): 53:21.
  5. Izarne (bizikleta) eta Maialen (lasterka): 53:30.
  6. Unai (bizikleta) eta Xaxola (lasterka): 53:57.
  7. Jonflo (bizikleta) eta Josu (lasterka): 54:47.
  8. Enaitz (bizikleta) eta Beñat (lasterka): 55:22.

 

Irailaren 24an Kankarregi Eguna

Bigarren apustua antolatu dute irailaren 24rako, Asteasko zenbait gazteek. Hain zuzen, 10 bikotek parte hartuko dute apustuan, eta korrika egin beharko dute, Iturriotzetik Hernioko gailurra bitarte dauden 4 kilometroak (480 metroko desnibela).

Hona bikoteak: Axel-Enaitz, Adur-Lander S., Iosu-Xuban, Julen M.-Pablo, Xuban-Oinatz, Lander A.-Oier I., Gorka-Urtzi, Oier It.-Alex, Ugaitz-Endika, eta, Julen A.-Mattin.

Kankarregi Eguna jarri diote ospakizunari, izan ere apustuaz gain, zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Hona egitaraua osorik:

09:00. Apustua.

10:30. Hamaiketakoa, Antonioren Bordan, Zelatunen.

14:30. Bazkaria Asteasuko elkartean, Javiertsoren eskutik.

18:00. Mus txapelketa. Korrika apustuan parte hartu duten bikoteen artean.

Ondoren, eguneko txapelduna izendatuko da, eta bertso saioa egingo dute Alex Lujanbiok eta Ugaitz Arzallusek.

Gauean, azkenik, Txokos Altuna DJk jaia girotu du.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!