Giro ederrean joan da goiza Asteasun

Aiurri 2022ko ira. 25a, 15:55

11:00etan ireki ditu ateak Asteasuko Azoka Bereziak. Etenaldiaren ondoren, jendea gogotsu zegoen. Postuz postu ibili da jendea, eta animalien guneak ere bisitari asko hartu ditu. Euri tanta gutxi batzuk bota baditu ere, nahiko ateri eutsi dio eta eguerdirako, jende asko zebilen Azokan.

Arratsaldean ere izango da zertaz gozaturik, izan ere, 18:30etarako erromeria iragarrita baitago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!