Haritz Mujika asteasuarra garaile Gasteizen, 695 punturekin

Aiurri 2022ko urr. 2a, 21:25

Argazkia: Bertsoa.eus

Haritz Mujikak irabazi du Gasteizko saioa, 695 puntu eskuratuta, eta urriaren 29an Donibane Garaziko finalurrekoan kantatzeko txartela eskuratu du. Asteasuarra ordezko gisa sailkatu zen Txapelketan, Jon Maiaren ordez.

Mujikarekin batean, Amaia Iturriotz, Iban Urdangarin, Manex Agirre, Miren Artetxe eta Xabat Galletebeitia aritu dira bertsotan, Europa Biltzar Jauregian, Oier Azkarraga Grajalesek aurkeztuta. Miren Artetxe sailkatu da bigarren postuan, 670 punturekin eta Iban Urdangarin hirugarren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!