Gau Beltza ospatu dute Asteasun

Aiurri 2022ko urr. 31a, 22:17

Gau Beltza ospatu dute gaur Asteasun. Iluntze ederra pasa dute plazara gerturatu direnek. Aurpegiak margotu, marrazkiak egin, sustoen ibilbidean barrena ibili eta erronka bete, goxokiak bildu, ezustekoak eman, dantza egin..., denetarik egiteko aukera izan dute, baita pintxoak, salda, pastela edota gaztaina erreekin sabela betetzekoa ere.

Plazan hasi da ospakizuna. Bertan elkartu dira haur, gazte eta heldu, Gau Beltzaz gozatzen hasteko. Denetariko mozorroak ikusi dira bertan, beldurgarriak denak. Berehala abiatu dira gaztetxoak Asteasun barrena, gozokiak biltzeko asmotan, eta ez dira esku-hutsik itzuli, noski. Ondoren, bakoitzak ere beldurrak paper bateak idatzi eta sutan erretzeko aukera izan dute.

Sustoen ibilbidean barrena murgildu dira gero ausartenak. Ilunpean, argiztatutako kalabazen ibilbideari jarraituz, pista ezberdinak bildu dituzte. Plazan, pista horiekin guztiak ontzi batean bildu, eta salda egin dute. Une horretan iritsi da euria. Frontoira lekualdatu dute festa. Soinu eta panderoen doinuekin, giro ederra sortu da han ere. Gaztaina erreak, salda eta tarta dastatu dituzte bertaratutakoek eta jaiari amaiera emateko, Txulalai dantza egin dute guztiek elkarrekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!