Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Aldundiko suhiltzaileek jakitera eman zutenez, sutea arratsaldeko 17:00ak baino lehen piztu zen, eta 18:15ak aldera perimetratu zuten. Horregatik, ez zen beharrezkoa izan inguruko baserri edo etxebizitzarik hustutzea.
Suak hartu zuen lur saila Zarate Aitzetik 200 bat metrora dago, Upazain Gaina deituriko parajean; Asteasuko Sagasti baserriak du bere jabetza. Lur sail txikiak hartu zuen sua; garo-lekua izanik, hain zuzen. Asteasuko Sagasti baserriko Iñaki Urkolak adierazi duenez, urki eta gaztaina gazteak hazten ari ziren bertan, eta jakiteko dago bizirik aterako ote diren sutearen eraginez.