Lehen partida goi mailako afizionatuena izango da, 22:00tan hasita; Urbieta I - Irazustabarrena bikoteak Urbieta II-aren eta Urruzolaren aurka jokatuko dute. Ondoren, profesional mailako partida izango da; Salabarrea - Etxeberria bikotea Zubizarretaren eta Elizegiren aurka. Sarrera 10 eurotan egonen da eskuragarri Patxinen eta Iturri-Ondon.