Asteasuko Santa Ageda bezperako kantu erronda

Aiurri 2023ko urt. 25a, 07:19

Goizean hasiko dira Santa Ageda bezpera ospatzen otsailaren 4an. 09:00tan elkartuko dira Asteasuko plazan, Asteasuko trikitixa taldearekin eta hiru bertsolariren parte-hartzearekin.

Kantuan ibili ostean, bazkaria egingo dute. Ondoren, arratsaldean, kantuan jarraitzeko asmoa dute. Egunean zehar lortutako dirua Asteasuko trikitixa taldearentzat izango da, grabatu berri duten diskoa finantzatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!