Txotx 2023

"Aurtengoan ere jendetza gerturatzea espero dugu"

Mikel Arberas 2023ko urt. 29a, 07:00

Prest dute sagardoa Sarasolan.

Maialen Sarasolaren Sarasola sagardotegian lasaitasuna da nagusi, behintzat, Inauteriak bitarte. Ondoren, jantokia goraino betetzea espero dute, iragan denboraldian bezalaxe.

Sarasola sagardotegiko ateak ireki dituzue jada. Harrera ona edukitzen ari al zarete?

Lehenengo egunean jende ugari bertaratu zen, baina, azken aldian, giroa motelduta dabil. Normalean, halaxe izaten da Inauteriak bitarte; ondoren, jendetza gerturatzen hasten da. Deiak jaso eta jaso aritzen gara, eta asko autobusetan ere etortzen dira. 

Lehorteak eragin zuzena izan al du sagar-ekoizpenean?

Gure sagardotegiko uzta oso urria izan da, upel bakarra betetzeko modukoa. Osatzeko, Frantziatik ekarri behar izan dugu. Lehorteak kalte handiak eragin ditu sagardogileon sektorean. 

Zer moduzko sagardoa egin duzue, aurtengoan?

Ona, goxoa eta edateko erraza. 

Sagardogileek sarritan aipatzen duzue, batzuetan, zuen lana ez dela nahikoa baloratzen eta bazkari zein afarietan errespetu faltak ugariak direla. Zer diozu?

Gazte jendea edatera etortzen da: edan, edan eta edan; jan gutxi egiten dute. Horrela ateratzen dira sagardotegitik atera ohi diren bezala... Askotan, esaterako, bakailao frijitua atera eta ia plater osoa, ukitu gabe, zaborrontzira bota behar izaten dugu. Bestalde, basoa sagardoz bete, tragoa eman, eta, ondoren, bota egiten dute. Iruditzen zaie guztiak balio duela sagardotegian. Jatetxe batean, edo etxean bertan zaudenean, horrelako jarrerak izaten al dituzu? Iruditzen zaie parranda dela sagardotegia, eta, bai, neurri batean, noski badela, baina errespetu pixka batekin.

Aurtengoa nola aurreikusten duzue?

Iragan urteko denboraldia oso ona izan zen. Horiek horrela, aurten ere jendetza gerturatzea espero dugu. Jada, dei ugari jasotzen ari gara eta autobus batzuk etorriko direla jakinarazi digute. Alde horretatik, pozik gaude. 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!