Asteasuko erakundeen arteko lehen protokoloa osatu dute

Irune Alfonso 2023ko mar. 2a, 11:03

Asteasuko erakundeen lehenengo protokoloa osatu dute, Asteasun. Ez da lehenengo aldia protokolo bat osatzen dutena herrian, 2019.urtean Erratztuz taldeak herriko festetara begira protokoloa osatu zuten eta 2022.urtean ere, bide beretik jarraiki, Herritar Laguntza Sareak protokoloa aurrera atera zuen. Oraingo honetan, herriko hainbat erakunderekin elkarlanean protokoloa osatu dute koordinazioari garrantzia emateko; fokua prozesu osoan jarriz, artatuak izatetik hasi eta erantzun publikoa eman edo ez erabakira arte. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!