Euskal jatorria duten herritarrentzako parte-hartzea saioa, Asteasun

Aiurri 2023ko mar. 3a, 10:29

Mundu bat Asteasun ekimenaren aurkezpeneko argazkia

Mundu bat Asteasun ekimenaren baitan, euskal jatorria duten herritarrentzako parte-hartze saioa egingo dute, martxoaren 7an, arratsaldeko 19:00etan, Asteasuko udaletxean.  Bertan hainbat galdera jorratuko dira; harremana, elkarbizitza, hizkuntza eta kulturaren gainekoak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!