M8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

"Bizitzak erdigunean" jarri dituzte Asteasun

Aiurri 2023ko mar. 8a, 18:45

Aldarrikapen feministez bete da Asteasuko plaza gaur arratsaldean. 18:00ak puntu-puntuan, makina bat herritar gerturatu da herriko mugimendu feministak egindako deialdira, "denon bizitzak erdigunean jartzeko". Irakurketa egin ostean, zenbait bertso kantatu dituzte, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunari estuki lotutakoak, eta, jarraian, hari more baten bidez, amarauna morea osatu dute guztien artean. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!