Anttine Eguna ospatuko dute larunbatean, Asteasun

Aiurri 2023ko mar. 22a, 12:08

III. Anttine Eguna ospatuko dute datorren larunbatean, Asteasun. Goizetik gauera arte denetarik egiteko aukera izango da herrian; jolasak, kirol probak eta musikaz gozatzeko aukera paregabea izango da. 

Anttine elkartearen eskutik, jarraian egitaraua: 

10:00. Familiarteko Jolas Olinpiadak

11:30. Herri kirolak vs Krosfit

13:30. Xerapia astoa Ibargaiko belazean. Kaka non egingo duen apostua. 

15:00. Bazkaria (Norberak bere janaria eta edaria eraman beharko du, Iturriondo jatetxean aukera egongo da)

16:30. Bertsolariak: Amaia Agirre eta Unai Mendizabal

19:30. Distopia Elektrotxaranga

23:30. DJ REIBAX

Gainera, Txozna Herrikoia egongo da plazan Bizi Bide elkartearekin kolaboratuz. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!