Itzulia 2024

Tropela Asteasu aldean

Aiurri 2023ko api. 6a, 09:03

Txirrindularitzaz gozatzeko egun eguzkitsua zen. Andazarratetik behera, etaparen erdialdera iritsi zen Asteasura. Bazkalostean errepidera gerturatu zirenek, tropela bertatik bertara ikusi zuten.

Lehen irudian ikus daitekeenez, gerora etaparen irabazlea eta Itzulia irabazteko faboritoetakoa taldekideen babesean egin zuen Andazarrateko jaitsiera eta Asteasuko sarrera.

Argazki-galerian aurrera eginez, Sarasola aldeko irudi ikusgarri gehiago egin zituen Dabid Argindar argazkilariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!