Herri giroa nabarmena da Asteasun. Elizmendiko jaietan ere hori antzeman daiteke?
Bai. Herriko auzo desberdinetako eta adin tarte guztietako lagun asko gerturatzen da ta giro oso polita sortzen da.
Lan handia izaten duzue festak antolatzen? nola antoaltzen zarete?
Festetako ekimenak Udala, Kukute Guraso Elkartea, Soka egitasmoko gazteak eta herritar talde baten artean antolatzen ditugu. Nahiz eta denak elkarlanean aritu, antolaketa errazteko eragile bakoitzak lan desberdinak hartzen ditu bere gain.
Guraso Elkartea. Ximonen jaitsieraz zein igoeraz eta haur-gazteen meriendaz arduratzen da.
Soka egitasmoko gazteak. Haur eta gaztetxoentzako jolasak prestatzen ditu.
Lan talde herrikoia. 10 bat lagunez osatutako lan talde batek parrillada herrikoia, txozna eta gaztetxoentzako herri kirolak antolatzeko ardura hartu du aurten.
Udal taldea. Udal taldekoek gainontzeko ekimenak antolatu eta aurrera eramaten dituzte: mus txapelketa, igande goizeko hamaiketakoa, toka txapelketa, trikitilariak, zezen suzkoa...
Eta Udalak guztia diruz lagundu eta beharrezkoa den materialak eskeintzen ditu ere.
Iazko festak pandemiaz geroztik, lehenengoak izan ziren. Zer nolako balorazioa egingo zenukete?
Oso ona. Jendea asko ibili zen, ta giro polita sortu zen. Adibidez, parrillada herrikoia lehen aldiz egin zen eta oso harrera ona izan zuen. Gainontzeko ekimenak ere jendetsuak izan ziren orokorrean.
Eta aurtengoak nolakoak irudikatzen dituzue? Zein helbururekin antolatu dituzue aurtengo jaiak?
Antzekoak izatea espero dugu. Ea eguraldiak laguntzen duen, eta adin tarte guztietako asteasuar zein inguruetatik hurbildu nahi duen oro festa giro politaz gozatzeko aukera dugun.
Zerk ezin du falta Elizmediko jaietan?
Festen hasiera oso berezia izaten da herriko gaztetxo eta bereziki txikienentzat. Txupinazoa eta Ximonen jaitsiera, alegia. Asko momentu horren zain egoten dira...
Tradizioa eta kultura izaten da jaien muina eta Elizondon, Haur zein helduentzako antolatzen dituzue kintzak. Zezen txiki eta poniak, zezen suzkoa, mus txapelketa eta herri kirolak…
Aurtengoan ordea, berrikuntza nabarmena izango da festetan. Izan ere, animalien babeserako lege berria dela eta, zezenak eta poniak ezingo dira antolatu. Gauzak horrela, aurten ekimen berri bat burutuko da larunbata arratsaldean. Trial erakustaldia; Irene Caminos tolosarraren eskutik. Erakustaldia baino lehen gaztetxoek, trialeko bizikletekin oztopoz betetako zirkuitu batetik ibiltzeko aukera izango dute. Espero dugu harrera ona eta denon gustokoa izatea.
Trikitilariek ez dute hutsik egiten. Hauek gabe Elizmendin ez lirateke jairik izango?
Trikitilaririk gabe festarik ez litzakeela izango esatea agian gehiegitxo esatea litzateke. Trikitixarik gabeko festak oso desberdinak lirateke, hori seguru.
_____
Egitaraua
Apirilak 29, larunbata
16:00 Txupinazoa. Haur-jolasak eta merienda.
16:30 Mus txapelketa.
18:00 Trial erakustaldia.
19:30 Hoba neuke trikitilariak eta buruhandiak.
20:00 Parrillada eta barrikotea.
22:00 Zezen suzkoa eta erromeria: Hoba neuke.
Apirilak 30, igandea
11:00 Herri kirolak, haur eta gaztetxoentzat.
11:30 Meza, Santa Kruz elizan. Hamaiketakoa eta toka txapelketa.
17:00 Herri kirolak eta buruhandiak. Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariak.