Baserritarren eguna ospatuko dute, Asteasun

Aiurri 2023ko mai. 10a, 11:04

Datorren astelehenean, Baserritarren Eguna ospatuko dute Asteasun. Egitarau zabala antolatu dute, Asteasu baserritar taldea eta udalaren eskutik. 

Goizeko 11:00etan San  Pedro elizan meza izango da. Mezaren ostean, 11:40ak aldera, herriko umeen eskutik kirol erakustaldia eskainiko dute plazan. Ondoren, barrikotea: txistorra, sagardoa, ardoa dastatzeko aukera izango da trikitilariak giroa alaitzen duten bitartean. Eta, jarraian, 14:00etan, bazkaria egingo dute Sarasola sagardotegian. 40 euroko menua izango da eta aldez aurretik izena eman beharko da udaletxean. Bazkalostean, Maialen Lujanbio eta Jexux Mari Irazu bertsolariak izango dira trikitilariekin batera. 

Bestetik, maiatzaren 19an, "Gutik zura" dokumentalaren emanaldia eskainiko dute, arratsaldeko 19:30ean udaletxeko ikus-entzunezko gelan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!