Asteasuko jai egitarauari erreparatuta, aise antzeman daiteke Udalak eta Jai Baatzordeak zertan jarri nahi duten azpimarra. Kulturartekotasuna, haurrak eta gazteria, genero berdintasuna... Lanketa handia egin da Asteasun, azken urteotan, alor horietan guztietan. Bada, jaietan lanketa horien isla oso nabarmena izango da.
Beste gu horiek, Asteasura bizitzera etorri diren atzerriko pertsona horiek, herrian integratzeko ahalegin berezia egiten ari dira. Elkar ezagutzea lehen pausoa da, elkarri aitortza egitea bigarrena. Eta denen parte-hartzea balioan jartzea da hirugarrena. Mundu bat Asteasu ekimeneko kideek emango diote hasiera jaiari. Egitarauean, adin guztietako herrikideak kontuan hartu dituzte. Haurrek eta adinekoek beren eguna izango dute. Gazteen nahia oso presente izan dute. Ikustea besterik ez dago jai egitarauean iragarri duten musika taldeen zerrenda. Garaian garaiko estiloei oso errotuta dauden proposamen berritzaileak dira.
Bada gizarte osoa zeharkatzen duen problematika, eta horiek eraso matxistei lotuta daude. Asteasun errealitate gordin horretan sakondu dute, erasoak saihesteko protokoloa urtez urte berrituz.
Garaian garaiko beharrei eta premiei egokitutako jaiak izango dira, beti ere, esentzia saihestu gabe. Euskal tradizioak tarte berezia hartuko du San Pedro egunean, eta baita jaien amaieran ere.
EGITARAUA
Ekainak 23, ostirala
21:00 San Juan bezpera. Sua eta dantza.
Ekainak 24, larunbata
18:00 Dantza emanaldia Oinkariren eskutik, herriko haurren dantza emanaldia.
Ekainak 27, asteartea
Denon artean, txozna herrikoia martxan jartzera!
17:00- 20:30 Frontenisa. Frontenis txapelketako finalak Usarrabi frontoian.
21:30 Txintxon eta mus txapelketa
21:30-21:55 Izen emateak. Bikotekide batek gutxienez Asteasun erroldatuta egon behar du.
Ekainak 28, asteazkena
16:00 Futbol 7 txapelketa. Herriko haurren futbol 7 txapelketa Lamiategin
18:00 Lagunarteko herri kirol lehia
20:00 Txupinazoa. (Mundu Bat Asteasuko kideen eskutik) eta sorginaren jaitsiera.
Kalejira: Buruhaundi, erraldoi eta herriko txistulariekin.
21:00 Herri afaria. Ondoren laskotxarangarekin dantza!
Ekainak 29, osteguna
(San Pedro eguna)
10:00 Diana
11:00 Meza nagusia. Ondoren Dantza-soka eta pilota eskolako alebin eta benjaminekin finalak
Hamaiketakoa
18:00 Kalejira. Herriko trikitilariak, txistulariak, koroa, buruhandiak eta erraldoiak
22:30 Bertso saioa. Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. Ondoren, erromeria Laiotz taldearekin.
Ekainak 30, ostirala
(Koadrillen eguna)
11:00 Magia. Parrastan ikuskizuna, Andoni Ituñorekin. Frontoian
13:00 Ikurrinaren aldeko ekitaldia
14:30 Bazkaria. Koadrilen arteko bazkaria. Bazkalostean Andoni Oilokiegiren emanaldia
18:30 Apar festa Lamiategin.
19:30 Elektrotxufla elektrotxarangaren emanaldia plazan.
22:00 Suzko zezena. Ondoren kulturarteko gaua: Tropicana Sound, DJ Fresa Morango eta sorpresaren bat edo beste…
Uztailak 1, larunbata
(Haurren eguna)
11:00 Jolas eta lehiaketak herriko haurrentzako. Marrazkiak, xakea, krosa…
12:00-14:00 Puzgarriak. Haurren bazkaria.
15:00-17:00 Puzgarriak
18:00 Tortila txapelketa
18:30 Sagardo dastaketa
19:30 Emanaldia. Herriko elektrotxarangaren emanaldia.
22:00 Kontzertuak. Erroka, Bad Sound System, DJ Reimy
Uztailak 2, igandea
(Jubilatuen eguna)
11:00 Zirko tailerra. Haurrentzako zirko tailerra frontoian
13:00 Herri kirolak. Aizkolariak: Ugaitz Mugerza, Iker Vicente. Harrijasotzaileak: Lierni Ossa, Lur Errekondo, Mikel Lopetegi “Urra”, Paulo Azpiazu.
14:30 Jubilatuen bazkaria. Bertsolariak: Millan Telleria eta Sebastian Lizaso. Tritikitilariak: Agurtzane eta Ion Elustondo.
18:30 Musika emanaldia. Trikitixa eta pandero eskolaren musika emanaldia
20:00 Erromeria. Agurtzane eta Ion Elustondorekin
21:00 Sorginaren igoera