Sanpedroak 2023

"Haurrei jaietan zer egin nahi duten galdetu egiten zaie"

Irune Alfonso 2023ko eka. 22a, 08:53

Haurrak pozarren, iazko jaietan.

Gurasoen elkarteak parte-hartze aktiboa du Asteasuko gizarte bizitzan. Haurren egunaz arduratuko dira aurtengo jaietan.

Haurren eguna egitarauan finkatuta dago. Zein onura ditu egun horrek?

Soka ekimena sortu zen haurrak eta nerabeak herri mailan errotu zitezen. Horrexegatik beharrezkoa ikusten dugu euren eguna izatea, jaietan. Onura agerikoa da.

Zer da gehienbat sustatu nahi dena? Jaiarekiko atxikimendua? Haurrak protagonista izatea?

Soka sortu zenetik, gurasoaren tokian jarrita, lana egiteko modua aldatu egin behar dela ulertzen hasi gara. Orain, festa eta ekitaldi bakoitza egin aurretik, haurrei jaietan zer egin nahi duten galdetu egiten zaie. Eta, ondoren, balorazioa eskatzen diegu. Zer den gehien gustatzen zaiena eta zer gutxien azaltzen digute, eta hortik beste edizio baterako baliabideak ematen dizkigute. Horretarako ikasle asanblada osatu genuen. Ekintzak ordu berean ez jartzea izan zen iaztik atera zen ondorio garrantzitsuenetakoa. Haurrak askotan gurasoekin dabiltza, eta batzuren eta besteen intereseko jarduerak ordu berean izaten badira, ekintza batzuk zintzilik geratzen dira. Hori ez gertatzea izan da aurtengo egitarauaren bereizgarrietakoa. 

Zer da sekula falta behar ez dena haurren egunean?

Puzgarriak, baina galdera hori haurrei egin beharko genieke. Haurren egunean ez bada ere, haurrei jaietan egunero tartea eskaintzen saiatu gara.

 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!