Arratsaldeko 17.00 hasita, hainbat luzera eta iraupeneko hiru proba izango dira, adin guztiei begira, antolatzaileen esanetan, familian edo lagun artean egiteko:
1. Proba luzea: 3 orduko iraupena du. Arratsaldeko 17.00etan hasita da.
2. Proba ertaina: 2 orduko iraupena. Arratsaldeko 18.00tan hasiko da.
3. Proba motza: ordubeteko iraupena. Arratsaldeko 18.30ean hasiko da.
Begisare gaixotasun arraroen elkarteari emango zaizkio irabaziak: hala, hiru euroko kostua izango dute haurrek (12 urte azpitik) eta bost eurokoa, ostera, gainerakoek (12 urtetik gorakoek, hain justu ere).
Era berean, igandera jauzi eginda, Santamañako krosaren 21. edizioa izango da, goizeko 10:30ean hasita. 110 lagunentzat mugatua dagoen proba da eta, horretarako, aldez aurretik RockTheSport web orrian eman behar da izena. Antolatzaileen esanetan, proba bukatu ondoren, hamaiketakoa izango da Santamaña elkartearen eskuitik eta baita zozketa zabala ere.
![]() |
![]() |