Aitor Etxeberria eta Maria Ordoñez izan dira Santamaña Kros Igoerako lehen helmugaratuak

Aiurri 2023ko uztailaren 9a

Giro ezin hobea egon da Santamañako ermitaren inguruan eta jendetza bertaratu da lagun zein senitartekoak ikusteko. 100 lasterkaritik gora parte hartu dute XXI. lasterketan.

Gizonezkoen sailkapena, podiuma:

  1. Aitor Etxeberria, 27´ 36´´
  2. Ibai Makazaga 28´ 12´´
  3. Roberto Carlos Trejo 28´ 27´´

Emakumezkoen sailkapena, podiuma: 

  1. Maria Ordoñez 32´ 30´´
  2. Maria Lasa 33´ 38´´
  3. Rebeca Mariño 34´ 01´´

Helmugaratu den lehen asteasuarra Jon Zubeldia izan da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!