Azken lan heriotzaren eragina, gurean

Aiurri 2023ko uzt. 22a, 11:28

Tornu bertikal batek harrapatuta hil da langilea eta samin handia eragin du ezbeharrak; Asteasuko Bost enpresako hormetan, "accidente laboral terrorismo patronal" bezalako esaldiak margotu eta bi auto erre dituzte, ekintza salagarri gisa.

Enpresan lanean ari zela, tornu bertikal handi batek langilea harrapatu eta hil egin zuen. Albistea segituan zabaldu zen Tolosaldean barrena, eta, gaur goizean, Asteasuko enpresa batean, ekintza gisa, hainbat pintaketa egin eta bi kotxe erre dituzte lan-heriotza salatzeko. Samin handia eragin du istripuak, izan ere, beharginek behin baino gehiagotan salatu dute lan-baldintza kaskarretan lan egiten dutela.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!