Arrozesne lehiaketa eta kalabaza erakusketa, Asteasuko Azokan

Aiurri 2023ko ira. 11a, 08:36

Hilaren 24an iritsiko da urteroko hitzordua Asteasuko plazara, eta Udalak herritarren parte hartzea sustatu nahi du.

 

Arrozesne lehiaketa antolatu du, alde batetik. Partaideek, egun horretan bertan, goizeko 11:00ak bitarte aurkeztu ahal izango dute arrozesnea. Sari banaketa ekitaldia eguerdiko 12:00tan egingo dute.

Ordu berean, 11:00tan, kalabazak aurkezteko aukera izango da. Izan ere, kalabaza erakusketa egin nahi dute frontoian eta horretarako garrantzia handikoa izango da herrikideen parte hartzea.

Egun horretan lan egin nahi?

Udalak 6 lagun kontratatuko ditu, Azoka egunerako. Adin nagusia izanez gero, lan egiteko proposamena aurkeztu behar da udaletxean irailaren 20a baino lehen. Behar diren baino pertsona gehiago apuntatuko balira, zozketa bidez egingo da aukeraketa.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!