Muskerraren eguna, igandean

Aiurri 2023ko ira. 12a, 17:09

Igande honetako edizioa berezia izango da, Joseba Sarrionandia eta Jimu Iturralde gonbidatuen artean iragarri dituztelako. Haiekin batera, Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña bertsolariak. Satirak protagonismo berezia hartuko du, aurtengo edizioan.

Satira izango da gai nagusia. Hauxe prentsa-oharrak jasotzen duena: "Satira norbait edo zerbait irrigarri jartzeko ontzen den artelana da. Egun, gehienetan, idazlana izan ohi da, giza bizioak kritikatzen edo barregarri uzten dituena eta forma ezberdinenak har ditzake: asmakizuna, elkarrizketa, prosa, bertsoa, epigrama, kazetaritza-artikulua, etab., satira literatur-generoa baita. Bestelakoa ere izan daiteke, ordea, adibidez, marrazkia, filma eta abar".

Aurtengo egitaraua

Muskeraren egunaren 5. edizio honetarako "gogoeta eta aisia uztartzen dituen programazioa osatu dugu", publiko ezberdinak erakartzeko asmoz:

Satira, edizio honetako hizpidea

Satirak funtzio garrantzitsua izan du, edozein jendartetan, komuniteatean ematen diren botere haremanen erregulazio mekanismo gisa. Gaur egungo jendartean, zein leku betetzen du Satirak? Eta zein leku bete beharko luke? Iraganetik dugun tradizioan arakatzea, zein egungo eta etorkizuneko egoerarako gogoetak eragitea izango dira emanaldi honen egitekoak.

Euskal ahozko tradizioan Satirak garrantzia handia izan duela ezin uka. Horren erakusgarri dira Pello Errotaren eta Txirritaren bertso ezagunak:

Larru gorrian jaio nintzan da,
ez det aberastasunik,
nigatik ez du inork esango,
kaballerua naizenik.
Gure Jainkuak gau eta egun
ez dit palta osasunik,
tamaña onetan naizen artian,
ez daukat estuasunik.
(Pello Errota)

Etxe maiorazkua
nintzan tokamentuz,
baldin serbitu banu
aita pulamentuz.
Nere bizimodua
beti dabil kantuz,
despatxatuko naute
ez banabil kontuz.
(Txirrita)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!