Kulturarteko Festa prestatzeko bilera deitu du Kulturarteko espazioak, larunbat honetarako

Aiurri 2023ko ira. 27a, 07:44

Mundu bat Asteasun! da Kulturarteko espazioaren lelo nagusia, bertan jaiotako zein kanpotik etorritako asteasuarrak biltzen dituen gunea. Maiatzean egin zuten lehen bilera eta oraingoan ere jendetsua eta emankorra izatea espero dute.

Udaberritik hona hiru dira martxan jarritako taldeak:

  • Harrera taldea: Etorkin berriei harrera bideratzeko.
  • Euskara taldea: hizkuntza aniztasuna kudeatuz, euskara ikasteko aukera berriak sortzeko.
  • Kulturartekotasun taldea: Ekimenak sustatzeko.

Bilera honetan jomugan izango dute urriaren 22a egun horretan ospatuko baita Kulturarteko Festa. Bilerara asistentzia errazte aldera, zaintza Zerbitzua antolatu du udalak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!