Komunitatea  egiten jarraitzeko ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2023ko urr. 18a, 12:48

Aurreko larunbatean 35 lagun elkartu ziren, kulturartekotasuna hizpide hartuta.

Urriaren 22an, igandearekin, egun osoko ospakizuna egingo dute Asteasuko plazan.

Kulturartekotasunari garrantzia berezia eman diote, azken urteotan, Asteasun. Ez baita detaile txikia azken hamar-hamabost urteotan hogeita bat herrialde ezberdinetako pertsonak eta familiak etorri direla Asteasura, bizitzera. Den-denek egiten dute Asteasu herria. Komunitatea egite aldera, Kulturarteko Festa antolatzeari ekin zion Udalak. Aurten, hitzaldia eta ipuin kontaketa saioa atariko modukoak izango dira. Ospakizun nagusia urriaren 22an izango da, igandearekin.

Mundu zabaleko jakiak dastatzeko aukera

Mundu bat Asteasun zikloaren baitan, iaz jende asko erakarri zuen hitzordua errepikatuko dute. Hainbat janari-postu jarriko dituzte plazan. Lege Zaharren enparantza mundu zabaleko janariak dastatzeko gune bilakatuko da, beraz, igande honetan. Bazkalostean, urtean zehar Asteasura iritsitako bizilagun berriei ongietorria emateko topa egingo da. Arratsaldean izango du jarraipena, festak. Egun osoko ospakizuna izango da, kulturartekotasuna ardatz duena.

 

Kulturarteko festa

URRIAK 19, osteguna
19:00 Udaletxean: Hitzaldia: Divinas Elkartea: "¡frica no es un paÌs". Herriko marrokiar komunitateak prestatutako pastak eta tea izango ditugu.

URRIAK 20, ostirala
18:00 Udaletxean: ipuin kontaketa, Mundu misteriotsua (Intujai teatro konpainia).

URRIAK 22, igandea
11:00 Haurren jolasak plazan.
12:30-14:00 Janari postuak.
14:30-17:00 Kafeshow - ekitaldia Urtean zehar iritsitakoei ongietorria emateko topa.
Kafeak eta gozoak.  Bat-bateko koplak, euskaraz eta gaztelaniaz. Euskal dantzak: 7 jauziak, fandango eta arin-arina. Ecuadorreko dantzak. Mendebaldeko Afrikako dantzak (Kawadeni).
17:00 Piñata.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!