Iazko bideari eutsita, Gau Beltza antolatu dute aurten ere Asteasun. Aurpegi margoketarekin hasi dute jaia. Mozorroak soinean, giro berezia zegoen Asteasuko plazan. Karetak margotu eta beldurrak idatzita, goxokiak biltzera abiatu dira asteasuarrak. Xinguli manduli eman goxokiak guri! ohiukatuz, etxez etxe ibili dira gaztetxoak atariz atari.
Ontziak goxokiz beteta, plazan elkartu dira guztiak berriz, eta ilunpeko kalejirari ekin diote.