Elizmendiko Santa Krutz ermitan kontzertua

Aiurri 2023ko aza. 9a, 19:02

Dos-i izeneko taldeak emanaldia eskainiko du, datorren azaroaren 18an. Arratsaldeko 18:30ea hasiko da emanaldia. "Lagun-talde bat gara, koruan abestea gustatzen zaiona. Entseatzera elkartzen gara eta kontzertuak eskaintzen ditugu, noizean behin", horixe da euren aurkezpen-txartela.

Emanaldiaren afitxa

Musika gehiago, datorren abenduaren 1ean

Dos-i taldearena, beraz, ez da aurrikusita dagoen emanaldi bakarra Asteasun. Datorren abenduaren 1erako beste emanaldi bat gehiago iragarri dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!