Hainbat ikastaroren gaineko lanketa egingo dute Asteasuko emakumeek

Irune Alfonso 2023ko aza. 15a, 09:57

Asteasuko emakume batzuk

Asteasun hainbat ikastaro eskaintzen dira emakumeentzat, elkarrekin ikasi, gozatu eta aske bizitzeko ideiarekin, orain, herrian eskaintzen diren ikastaroen gaineko lanketa burutuko dute. Horretarako galdetegi bat luzatu zitzaien herriko emakumeei eta orain galdetegiaren emaitzak jasoko dituzte. 

Galdetegiaren bitartez jasotako datuak, azaroaren 15ean 18:00etan elkarbanatuko dira Udaletxeko ikus-entzunezko aretoan, bertan bilera bat egingo dute eta ikestaren datuak partekatuko dituzte. Gainera, aurrera begirako urratsak zein izan daitezkeen hausnartu eta erabakiko dira. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!