Kulturarteko espazioaren 3.bilera egingo dute larunbatean, Asteasun

Aiurri 2023ko aza. 15a, 12:37

Artxiboko irudia

Kulturarteko espazioaren 3.bilera egingo dute, larunbatean, azaroaren 18an, Asteasun. "Mundu bat Asteasun" egitasmoaren talde motorea da bilduko dena, eta proiektuan, kultur aniztasuna eta atzerritik etorritako herritarren harrera lantzen da. Bilera, 09:30etatik 12:30etara izango da. 

Bertan parte hartzeko deia egin du udalak, horretarako, kultura@asteasu.eus helbidera idatzi edo 626235884 deitu beharko da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!