Datorren azaroaren 25a baino lehen eman behar du izena, interesatuak: "baratzen erabiltzaile izateko interesa baduzu, eman izena udaletxean edo www.asteasu.eus web orrian erregistro elektroniko bidez azaroaren 25a baino lehen".
Baldintzak
Baratzeetako erabiltzaile izateko baldintza batzuk bete behar dira. Besteak beste, honakoak: Asteasun erroldatua egotea; adinez nagusia izatea; Udalaren zergen ordainketa egunean edukitzea; eskatzaileak edo helbide berean erroldatutako senideren batek aisiarako baratzeetan partzela gehiago ez edukitzea. Etxebizitzako titular bana bakarrik egon daiteke; nekazaritza jardueretarako egokiak diren nekazaritza lursailen edo landa lurren jabe ez izatea; aurrez baratzeen erabileran zigorrik ez jaso izana edo esleitutako partzela ez kendu izana. Prozedura osoa bete eta gero, Udalak hautatuei erabakiaren berri emango die. Herri Baratzetako partzela erabiltzeagatik 50 euroko fidantza jarri behar dela gogorarazi dute. Eta, horrez gain, urteko 50 euroko tasaren ordainketa egin beharko da.