Euskadin 2003az geroztik eraildako emakumeak gogoan hartu dituzte

Aiurri 2023ko aza. 24a, 21:43

Euskadin 2003tik aurrera bikotekideek edo bikotekide ohiek erail dituzten emakumeak izan dituzte gogoan Asteasun, plazan arratsean egin duten ekitaldian. Banan-bana aipatu, eta bakoitzeko aulki huts bat ipini dute plazan, Asteasuko udalak eta Asteasiko Emakiumeak taldeak antolatuta. Ekitaldia irudietan eta bideoz, ikusgai:

Hona izendatu dituzten emakumeak:

Lurdes (50 urte), Maialen (32 urte), Maria Luisa (68 urte), Rebeca (45 urte), Conchi (56 urte), Erika (37 urte), Miren (56 urte) eta bere alaba Paola, Maria Jose (43 urte), Florentina (69 urte), Maguette (25 urte), Ana Belen (44 urte), Noelia Noemi (32 urte), Maria Arantzazu (51 urte), Alicia (17 hilabeteko neska), Maria Ana (29 urte), Leire (34 urte), Almudena (39 urte), Andina (35 urte), Maria Luz (54 urte) eta bere ama Amelia (88 urte), Amagoia (26 urte), Yaisha (3 urteko umea), Maria Caridad (39 urte) eta Maria Teresa (65 urte).

 

Indarkeria matxistaren salaketa bertsotan

Amaia Agirrek sortutako honako bi bertso abestu (doinua: mendian gora haritza) dituzte bertaratutakoek:

Hildakoen omenean

andre denen izenean

segi beharra dago borrokan

ta elkar lanean.

Ustezko maitasunean

nahi dugun harremanean

bizi gaitezen beldurrik gabe

askatasunean.

 

Hemen nor da arazoa,

hemen nor da marrazoa.

Nork eragiten du desoreka

eta erasoa.

Patriarkatua soa

eman dezagun pausoa

eragin eta aldatu dadin

gizarte osoa.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!