Euskadiko harri handien txapelketa, larunbat honetan Asteasun

Aiurri 2023ko abe. 12a, 07:53

Imanol Royo, Gari Garmendia, Julen Diaz, Aimar Galarraga, Jon Unanue, Sergio Mielgo, Xabier Aranburu eta Urdax Magunazelaia ariko dira Asteasun, larunbat honetan arratsaldeko 17:30ean hasita.

Euskadiko 2023ko Harri Handien Harri Jasotze Txapelketaren jendaurreko aurkezpena gaur egingo dute. Bertan izango dira Euskadiko Herri Kirol
Federazioko Presidente Igor Duñabeitia eta Asteasuko Alkate Pilar Legarra.

Bideoan, Jon Unanue Gorostidi Harriaren XV. Txapelketan.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!