Urdax Magunazelaiak irabazi zuen Euskadiko Harri Handien txapela, Asteasun

Xabier Lasa 2023ko abe. 17a, 20:10

Urdax Magunazelaia Abadiñoko 25 urteko gazteak irabazi zuen Euskadiko Harri Jasitzaileen Harri Handien Txapelketa, Asteasun Usarrabin bildu ziren herri kirol zale ugariren aurrean, atzo. Urdax Magunazelaiak, Gari Garmendiak, Xabier Aranburuk, Jon Unanuek, Julen Diazek, Sergio Melgok eta Aimar Galarragak lau harrirekin neurtu zituzten indarrak: 200 kiloko laukizuzena, 175 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Magunazelaiak marka berria ezarri zuen, 10.150 kilo jasoaz. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai: 

Hona azken sailkapena:

1.- Urdax Magunazelaia 10.150 kilo,

2.- Gari Garmendia 6.175 kilo.

3.- Xabier Aranburu 5.825 kilo.

4.- Jon Unanue. 5.700 kilo.

5.- Julen Diaz 4.800 kilo.

6.- Sergio Melgo 4.725 kilo.

7.- Aimar Galarraga 4.650 kolo.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!