Pituxa artista "Clowntu kontari" ariko da Asteasun

Aiurri 2024ko urt. 3a, 08:00

Artistaren emanaldia 16:30ean hasiko da, Asteasuko Udaletxean.

Sinopsia

Pituxa pozik dator, ohore haundia baita beretzat ipuinak kontatzera etortzeko deitu izana. Baina bere poza berehala zapuztuko zaio ipuinak kontatzen ez dakiela gogoratzen duenean. Zer egin? Nola egin aurre egoera honi? Berarekin batera dakarren maleta handia eta publikoa ezinbesteko izango ditu lan honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!