2024/01/14 09:30

Kirola

MTB lasterketa

MTB lasterketa
Elizmendi, Asteasu

Asteasuko Mendi Bizikleta Lasterketaren hirugarren edizioa. Asteasuko Udalak, Aiztondo K.E.-k eta Danena K.E.-k antolatzen dute. Goizeko 09:30ean hasita kategoria ezberdinetako lasterketak egingo dira.

Izen-ematea doakoa da partaide guztientzat; federatutakoentzat zein herriko haurrentzat. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 10a izango da eta interesa dutenek mezua bidali behar dute danenatxirrindularitza@gmail.com helbide elektronikora.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!