Herri baratzetako partzela libreak esleitzeko eskaeren zerrenda onartu du Asteasuko Udalak

Ainhoa Gil 2024ko urt. 10a, 12:03

Asteasuko Herri Baratzetan libre dauden partzelak esleitzeko eskqeren behin betiko zerrenda onartu du Udalak. 

Eskabideak aurkezteko epea amaituta eta aurkeztutako eskaerak eta dokumentazioa aztertu ondoren, behin behineko zerrenda argitaratu zuen Asteasuko Udalak legezko abisuen oholean.

Erreklamazioak aurkezteko 10 egun naturaleko epea zabaldu zen eta, horrelakorik izan ez zenez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu da. Ikusi hemen behin betiko zerrenda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!