MTB lasterketa, igandean Asteasun

Ainhoa Gil 2024ko urt. 10a, 12:31

Txirrindulari gaztetxoentzat mendiko bizikleta lasterketa antolatu dute Asteasun. Hirugarren edizioa da dagoeneko eta, gaur bertan amaituko da izena emateko epea. 

Asteasuko Udalak, Aiztondo K.E.-k eta Danena K.E.-k antolatzen dute kirol-proba. Goizeko 09:30ean hasita kategoria ezberdinetako lasterketak egingo dira. Izen-ematea doakoa da partaide guztientzat; federatutakoentzat zein herriko haurrentzat.

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 10a izango da eta interesa dutenek mezua bidali behar dute danenatxirrindularitza@gmail.com helbide elektronikora.

Elizmendiko belaze eta bideetan barrena prestatzen dute ibilbidea antolatzaileek, mailaren araberako luzera eta zailtasunarekin. Txirrindularitza modalitate honetan zegoen gabeziari aurre egin nahian ekin zioten lasterketa antolatzeari, eta aurtengoa hirugarren edizioa izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!