Abiatu da Egunean Behin lehiaketa ezagunaren denboraldi berria, eta "Aiurri" taldean lehen asteko sariduna "Peru" izan da. Urtarrilak 15-21 asteko 7 partidak jokatu zituen, eta ehunka lehiakide dituen Aiurri taldean 63. postuan sailkatu zen. Asteartean, Arruti gozotegiko saria jaso zuen, Kale Nagusiko negozioan bertan. Zorionak eta on egin!