Liburuaren sinopsia
Duela bostehun urte, Magallanes eta Elkanoren espedizioak lehen bira eman zion munduari. Ander Izagirre Getariatik atera eta Getariara itzuli da, Elkanoren jaioterrira, euskaldunen herrialdeari buelta geografiko, historiko eta mentala emateko. Bidaien kronika, abenturen narrazioa, azalpen historikoa eta saiakera nahastuz, Izagirrek zalantzan jartzen du euskaldun ezin hertsiagoaren mitoa: "Estanpa batean sinplifikatu behar badira, euskaldunak ez ziren nekazari isolatuen herri bat izan, nabigatzaile promiskuoen herri bat baizik".