Asteasuko igerilekuko taberna ustiatzeko proposamenak aurkezteko epea, zabalik

Ainhoa Gil 2024ko apirilaren 9a

Asteasuko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo udan Asteasuko igerilekuetako tabernaren zerbitzua eskaintzeko proposamenak aurkezteko epea apirilaren 3tik 23ra zabalik dago.

Taberna-kafetegiaren zerbitzua 2024ko ekainaren 15etik irailaren 8ra bitarte eskaini beharko eta beharrezkoa da elikagaien manipulatzailearen titulua.


Eskatzen dena :
- Kanona: 3 euro + BEZ denboraldi osorako.
- Euskara jakitea.
- Tabernaren ordutegia: gutxienez 11:00etatik 20:00etara.
- Gastuak: ura, argia, gasa eta telefonoa, hartzen duenaren kontura joango dira.
- Tabernarekin batera, instalakuntzen garbiketa egin beharko da eta 4 orduz harrera zerbitzua eman beharko du. Honen truke Udalak 6.007,10€ ordainduko dizkio esleidunari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!