Gazte Eguna egingo da bihar, Asteasun

Aiurri 2024ko api. 12a, 11:17

Egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera egongo da Asteasuko Gazte Egunean. Adi, ezinbestekoa izango da izena ematea. 

Goizeko 08:30ean hasiko da eguna auzolanarekin: zenbait lekuren txukunketa eta garbiketa. 13:45ean Gazte Argazkia aterako da eta 14:00etan bazkaria. Bazkalostean, arratsaldeko 16:00tan, bingo musikatuari ekingo diote. 17:30ean kuadrilla arteko olinpiadak izango dira. Azkenik, 19:00tan, DJek herria girotuko dute.

Puede ser una imagen de texto

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!