Goizeko 09:00etan abiatuko da autobusa Asteasutik, eta bisitaldia egingo da 11:00etatik 13:00etara. Sei euroko kostua izango du bisitak eta 45 euro Lezika jatetxean egingo den bazkariak. Autobus zerbitzua udalaren kontura joango da.
Beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, udaletxera edo kultur etxera jo behar da. kultura@asteasu.eus helbidera idatzita edota 626 23 58 84 telefono zenbakira deituta ere egin daiteke izen-ematea.