"Zenbat lo" ipuin ilustratuaren aurkezpen ekitaldia

Aiurri 2024ko api. 24a, 08:16

2016a da. Suitzan espetxeratuta dago Nekane Txapartegi asteasuarra. Urhaitz alabarekin duen harreman epistolarra ardatz hartuta, Izaro eta Iraitz Lizarragak "Zenbat lo" ipuin ilustratua osatu dute. Atzokoan aurkezpen ekitaldia egin zuten Asteasun, Nekane Txapartegi bertan zela. Amaia Agirre bertsolariak egin zituen aurkezpen lanak.

Aurkezpenak

Asteasun hasiko dira liburua aurkezten. "Nekanek hala nahi zuen eta guri ere ilusioa egiten digu", aitortu diote egileek Aiurriri. Bigarrena ere berezia izango da Lizarragatarrentzat, "gu biok zizurkildarrak gara eta gogo handiarekin eta urduritasun puntu batekin gaude. Apirilaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan izango da aurkezpen saioa Udal Liburutegian. Inguruko jendea etorriko da ziur, Nekane Txapartegi ere etorriko da. Familiakoek, lagunek, lehenengo aldiz ikusi eta irakurriko dute liburua". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!