Elizmendiko jaien egitaraua

Aiurri 2024ko api. 26a, 07:00

Maiatzeko lehen asteburuan Elizmendi jaietan murgilduko da. Trikitilariak, barrikotea, herri-kirolak eta, nola ez, Ximonen agerraldia iragarrita daude.

MAIATZAK 4, LARUNBATA

16:30 Txupinazoa eta Ximonen jaitsiera

Ondoren Haur jolasak. Bukaeran merienda.

16:30 Mus txapelketa herrikoia Eskola zaharrean.

       15:45-16:15 Izen-ematea

       16:20 Zozketa

       16:30 Txapelketaren hasiera

Orduz kanpo ez da izen ematerik onartuko. Bikoteko partaide bat Asteasun erroldatutakoa izango da. 16 urtetik gorakoentzat.

18:00 Magia Parrastan ikuskizuna (1. Ituño)

19:30 OBANEUKE trikitilariak

19:30 Buruhandiak

20:30 Parrillada eta barrikotea eskolako aterpean

22:30 Zezen suzkoa

Ondoren Erromeria OBANEUKE trikitilariak

Txozna herrikoia egongo da

 

MAIATZAK 5, IGANDEA

11:00 Herri kirolak Herriko haur eta gaztetxoentzat

11:30 Meza Santa Kruz ermitan

Ondoren hamaiketakoa

Toka txapelketa

17:00 Herri kirolak Arabako Badaiotz herri kirol taldearekin

17:00 Buruhandiak

Ondoren Trikitilariak: Elizagoien ahizpak

20:00 Ximonen igoera

Festen amaiera

 

Parrillada eta txozna herrikoia antolatuko dituzte, Santakruz jaien alde. Txartelak eskuratzeko azken eguna ostirala. Egunean bertan ez da salduko txartelik

  • Sahieskia 8 euro.
  • Txorizo egosi bokadiloa 4€.
  • Entsalada 1,50€.
  • Pastak 3€.
  • Postre gozoa 3€.
  • Gazta eta membrilloa 3€.
  • Edaria eta edalontzia 3€ (sagardo kupeletik edo ardo botila hartzeko aukera).
  • Kafea bertan salduko da 1€.

Animatu!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!